Jarraitu aurretik, cookieak zertarako erabiltzen ditugun azalduko dizugu. CaixaBank-en webguneak zure nabigazioari buruzko datuak jasotzen ditu cookie propioen eta hirugarrenen cookien bidez. Datuok hauetarako aztertzen ditugu:

  • Gure webgunea, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko.
  • Edukia pertsonalizatzeko (adibidez, zuretzako bideoen gomendioak).
  • Gure produktu edo zerbitzuei buruz ikusten duzun publizitatea pertsonalizatzeko.

Edukien eta publizitatea pertsonalizatzeko, zure nabigazio-datuetan oinarrituta sortutako profil bat erabiliko da (adibidez, gure bisiten orrialdeko zein ataletan). Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago lor dezakezu Cookieen politika atalean.

Cookieen ezarpena
Baztertu
Onartu

CaixaBank (Ir a Inicio)

Kontu korrontea/k

CaixaBank atxikita dago Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari. Gaur egun, bermatutako gehieneko zenbatekoa 100.000 € da gordailugile bakoitzeko.

1/6

Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6-k arrisku gutxien eta 6/6-k arrisku handiena dagoela adierazten dute.

Producto en promoción

Komisiorik gabeko online kontua ireki

250 € proba gaitzazun1 eta ehunka arrazoi gera zaitezen

1.500 €-tik gorako nominetarako, 3 ordainagiri helbideratuta eta txartela erabilita.

Alta eman

Pausar/Reanudar
  • Komisiorik gabeko online kontua ireki

    250 € proba gaitzazun1 eta ehunka arrazoi gera zaitezen

    1.500 €-tik gorako nominetarako, 3 ordainagiri helbideratuta eta txartela erabilita.

    Alta eman

    Producto en promoción

Egin zaitez bezero eta gozatu abantaila hauez guztiez

Komisiorik gabeko zure kontua

Mantentze- eta administrazio-kosturik gabe.

Doako zordunketa-txartela2

Jaulkitzeko eta mantentzeko komisiorik gabe.

Beti eskuragarri

Zure eragiketak eta bizum berehala aplikazioan.


11.000 kutxazain baino gehiago

CaixaBank kutxazain bat dirua beti gertu ateratzeko.

CaixaBank konfiantza

Gozatu CaixaBankeko bezero izatearen lasaitasunaz.

Ireki kontu bat eta egin zaitez bezero % 100 online

  • 30 urte baino gehiago badituzu, honako hau gomendatzen dizugu
    Komisiorik gabeko CaixaBank online kontua3

    Eta lortu 250 €1 1.500 €-tik gorako nomina eta 3 ordainagiri helbideratzen badituzu eta txartela 3 aldiz erabiltzen baduzu hiruhilekoan.

    Informazio gehiago

    Izena eman nazazu

  • 18 eta 30 urte bitartean badituzu, honako hau gomendatzen dizugu
    Komisiorik gabeko imagin online kontua4

    Eta lortu 250 €1 1.500 €-tik gorako nomina helbideratzen baduzu.

    Informazio gehiago

    Izena iman izazu

Zure kontua irekitzea honelakoxe erraza da:

Zure nortasun-agiria, telefono mugikorra eta kameradun gailu bat beharko dituzu.

  1. Bete zure datu pertsonalak eta harremanetarako datuak.
  2. Berretsi zure nortasuna bideo-identifikazioaren bidez.Zeure nortasuna-agiria beharko duzu.
  3. Jakinaraz iezaguzu zein den zure egoera ekonomikoa.
  4. Konfiguratu zure datuen kudeaketa, adieraz iezaguzu zeintzuk diren zure lehentasunak eta sortu zure pasahitza.
  5. Irakurri eta sinatu zure kontratuak. Behin sinatuta, 14 egun natural dituzu kontratua ezeztatzeko.

CaixaBank app-a

Egin zure egunerokoa errazagoa! Kudeatu zure finantzak, egin zure eragiketak eta izan guztiaren jakinaren gainean.

Deskargatu app-a eta eraman beti zurekin zure bankua.

Gozatu abantaila esklusiboez CaixaBankekoa izateagatik

Sarrerak doan

CaixaForum eta CosmoCaixara joateko.

Deskontuak

Ezagutu zure bidaia eta erosketetarako deskontu guztiak hainbat marketan.

Zure kudeatzailea, beti zurekin

Behar duzunerako lagunduko dizun kudeatzaile pertsonala.

La Caixa gizarte ekintza

Izan zaitez pertsonen orainarekin eta etorkizunarekin konprometituta dagoen gizarte ekintzaren parte.

Ikusi guztiak

20 milioi bezero baino gehiagok egunero aukeratzen gaituzte.

Kontsultatu CaixaBank Online kontuaren kontratu aurreko informazioa

Online kontuaren kontratu aurreko informazioa

Komisioen informazio-dokumentua

Maiz egiten diren galderak

Online kontuak mantentze-kosturik al du?

Ez, ez dugu inolako komisiorik kobratuko zure CaixaBankeko online kontuaren zerbitzu nagusiengatik. Jarraian aurkituko dituzu kontratu aurreko informazio guztiarekin xehatutako dokumentuak.

Online kontuaren kontratu aurreko informazioa

Komisioei buruzko Informazio Agiria

Zer da online banku-kontu bat?

Online kontua bezeroak online irekitzen duen banku-kontu mota bat da, banketxearen webgunea edo aplikazioa erabilita. Kontu mota horietan, bezeroaren eta bankuaren arteko kontratua internet bidez egiten da.

Zerri jarri behar diot arreta online kontu bat irekitzean?

Banku-konturik onena aukera dezakezu, zure egoeraren eta beharren arabera. Hainbat alderdiri erreparatu diezaiokezu, hala nola online izatea, komisiorik gabekoa, kutxazain askotatik dirua atera ahal izatea, aparteko kosturik gabeko txartel bat lotuta izatea, kalitatezko aplikazio bat izatea, zeina online eragiketa guztietarako erabiltzeko erraza den, ordainketak online edo bizum bidez egin ahal izatea, zure transferentziak kosturik gabe egin ahal izatea.

Zer eragiketa egin ditzaket online kontu batekin?

Zure online kontua erabilita edozein banku-konturekin egin daitezkeen eragiketa guztiak egin ditzakezu, hala nola ordainketak egitea, diru-sarrerak jasotzea, nomina helbideratzea, ordainagiriak kudeatzea, behar duzuna, eta ez da kobratuko administrazio-komisiorik, ezta kontuaren mantentze-komisiorik ere.

Egin al dezaket eragiketarik CaixaBank kutxazainetan online banku-kontu batekin?

Online banku-kontu baten bidez, CaixaBankek zure eskura jartzen dituen 11.600 kutxazainetara sar zaitezke.

Zer behar dut autonomoentzako online kontu bat irekitzeko?

Alta emateko, hauek beharko dituzu:

Kamera eta Interneterako konexio ona dituen gailu bat

Zure datu pertsonalak: izena, helbidea, etab.

Espainian bizi bazara, zure dokumentazioa.

  • Espainiar nazionalitatea baduzu, eduki eskura zure NANa.
  • Espainiar nazionalitatea ez baduzu eta Espainian bizi bazara:
    • Europar edo Schengen eremuko herrialde batekoa baduzu, eduki eskura zure herrialdearen nortasun-agiria edo pasaportea eta Europar Batasunean bizi zarela egiaztatzen duen ziurtagiria
    • Erkidegotik kanpoko nazionalitatea baduzu, zure AIZa eduki beharko duzu.
  • Autonomoa bazara, eduki eskura:
  1. Altako zentsu-aitorpena (036/037 eredua)
  2. Dokumentu hauetako bat:

     - BEZaren urteko laburpena (390 eredua)
- PFEZaren eredua (100/130 eredua)
- Negozio-zifraren justifikazioa BEZ zerga bidez (303 eredua)

Nola aurkeztu behar dut nire nortasun-agiria?

Eskaera egiteko erabili behar duzun gailuak kamera eduki behar du.

Dokumentazioa baliozkotu dezakezu bideo-identifikazioko prozesu seguruaren bidez:

  • Ziurtatu ondo argiztatutako eta konexio oneko leku batean zaudela.
  • Jarraitu arretaz argibideei:
  1. Erakutsi zure dokumentuaren aurrealdea.
  2. Makurtu eta mugitu aurrealdea, segurtasun-markak ikus daitezen.
  3. Erakutsi zure dokumentuaren atzealdea.
  4. Esan ozenki pantailan agertuko den kodea.
  5. Egin irribarre kamerari!

Gehitu al dakioke titular gehiago online kontuari?

Online kontua kontratatu ondoren, titular gehiago gehitu ahal izango dizkiozu zure kontuari. Horretarako, CaixaBank-eko bulego batera joan eta bertan eskatu behar duzu.

Zer jakin behar duzu zure kontuari titularrak gehitzen badizkiozu?

  • Doan izango dira: kontu korrontea mantentzea, administratzea eta erabiltzea, bai jatorrizko titularrarentzat, bai erantsitako titularrentzat. Baita zordunketa-txartel baten jaulkipena eta mantentzea ere.
  • Ez dira doakoak izango: txartel gehigarriak eta onuradunen txartelak.

Nola egin ditzakezu eragiketak CaixaBanken web edo aplikazioaren bidez?

CaixaBank.es webgunetik egin ditzakezu eragiketak, edo CaixaBankNow aplikazioa deskargatuta. Horretarako, lehenik eta behin, zure nortasun-agiriarekin identifikatu beharko duzu, baita zehaztu duzun sartzeko pasahitz seguruarekin ere. Ezagutu zure banku digitalarekin egin dezakezun guztia hemen. Jada bezeroa bazara baina oraindik ez baduzu egin alta CaixaBankNown internet bidez eragiketak egiteko, hemen kontsulta dezakezu nola egin.

Nola sar naiteke CaixaBankNow banku digitalean?

  • Alta behar bezala egin ondoren, zure CaixaBankNow banku digitalean sartzeko identifikatzailea jasoko duzu posta elektronikoz.
  • CaixaBankNow-n sar zaitezke CaixaBank-en webgunearen bidez edo aplikazioa zure mugikorrean deskargatuta.
  • CaixaBankNow-n sartzeko gakoak hauek dira:
    • Identifikazioa: zure NANa letrarik gabe.
    • PINa: alta-prozesuan sortu zenuen pasahitza.
  • Pasahitza (PINa) gogoan ez baduzu, gure bulegoetako edozeinetara jo beharko duzu gako berri bat eman diezazuten.

Bezeroa bazara eta CaixaBankNow banku digitala erabiltzen hasi nahi baduzu, eman altan CaixaBankNow-n.

Alta online egin al dezaket Espainiako egoiliarra ez banaiz?

Espainiako egoiliarrak ez diren pertsonek alta online egin dezakete CaixaBank-en Holabank kontuarekin. Eduki eskura zure herrialdeko pasaportea edota nortasun-agiria. Esango dizugu zein behar dugun zure herrialdearen arabera.

Ez-egoiliarrentzako online alta eskuragarri duzu hemen.

Inprimakia bete dut eta ez dut mezu elektronikorik jaso

Inprimakia duela 48 ordu baino gutxiago bete baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu urrats hauei buruz berri ematen.

48 ordu baino gehiago igaro badira eta zurekin harremanetan jarri ez bagara:

  • Egiaztatu spameko karpeta.

Jarri gurekin harremanetan 900 40 40 90 telefonoan, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa zuzena dela egiaztatzeko. Espainian bizi ez bazara, jarri harremanetan [email protected] helbide elektronikoaren bidez.

Eta egunen batean bulego batera joaten banaiz, zer gehiago egin dezaket?

NANa erabilita zure burua identifikatzen baduzu CaixaBank-eko bulego batean, gaur egun egin ezin dituzun eragiketa hauetarako sarbidea izango duzu:

  • Kutxazainean hilean 600 € baino gehiago sartzea eskudirutan txartela erabilita.
  • Kutxazainean urtean 1.000 € baino gehiago sartzea eskudirutan txartela erabili gabe.

Transferentzia nazionalak nahiz nazioartekoak egiteko aukera euroa ez den beste dibisa batean, 999 € arte.

Ohiko galdera gehiago ikusi

Maiz egiten diren beste galdera batzuk

Kontuei buruz

Jakin gehiago

Txartelei buruz

Jakin gehiago

Banku digitalari buruz

Jakin gehiago

1. 250 € garbiko ordainketa gutxienez 1.500 €-ko zenbatekoko nominen helbideratze berrietarako. Ezin da metatu 2023/01/01etik aurrera diru sarrerak helbideratzeko (nomina, autonomoak edo pentsioak) egindako beste sustapen batzuekin. CaixaBank Online kontua: gainera, hiru ordainagiri helbideratzea eta hiru erosketa txartelarekin egitea eskatuko da hiruhilekoan (enpresa-txartelak baztertu egingo dira). Baldintza horiek 24 hilabetez bete behar dira, eta beste 24 hilabetez bezero izan behar da (CaixaBank-en kontua edo gordailua irekita mantendu behar da, gutxienez 5 €-ko saldoarekin). Sustapenak lurralde nazional osorako eta 2025/06/30ra arte balio du Imagin Online kontua: gainera, 48 hilabeteko iraunkortasuna eskatuko da. Nomina bat jaso duzula usteko dugu kontzeptu horrekin diru-sarrera bat jasotzen duzunean. Transferentziak ez dira nominatzat jotzen kanpaina honen helburuetarako.

Bi kontuetan, pizgarriaren zenbateko osoa 308,64 € da. Zenbateko horren gain % 19ko PFEZren konturako atxikipena egingo da, zeinak ordaindutako zenbateko garbia sortzen duen. Pizgarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zergapetzen da, kontura sartu beharreko diruzko kapital higigarriaren etekin gisa, indarreko legeriaren arabera, eta foru-zergetako araubideek ezarritakoari kalterik egin gabe. Ordainsariaren hartzaileak kapital higigarriaren etekina aitortu behar du, jasotako zenbateko osoak zehaztutako aurrezkiaren oinarri arautzailean, eta zergaren kuotatik kendu ahal izango da egindako konturako atxikipena. Bete ezean, bete ez den epearekiko proportzionala den penalizazio bat zordunduko da zure kontuan, kanpaina honetan jasotako hobariaren guztizko baturaren zenbateko gordinaren gainean kalkulatua.

2. CaixaBank Online kontuaren txartela: zordunketa-txartel baten jaulkipena eta mantentzea. CaixaBank S.A.-k txartelaren jaulkitzailearen erakunde eragile gisa jarduten du. Txartel gehigarrien edo onuradunen txartelen jaulkitzea edo administratzea ez da barne. Imagin Online kontuaren txartela: 0 € jaulkipen eta mantentzeagatiko komisioetan. Bi kasuetan: CaixaBank Payments & Consumer, E. F. C. E. P., S. U. ordainketa-erakunde hibridoak jaulkiko ditu. Helbidea: Manoteras hiribidea 20, Paris eraikina (28050 Madril). CPC-k ordainketa-zerbitzuetako bezeroen funtsak babesteko aukeratutako sistema da funtsok CaixaBank, S.A.-n irekitako banku-kontu bereizi batean gordailutzea.

3. Kontu Digitalak, bezero berrientzako esklusiboa, zerbitzu hauek barne ditu 0 €-ren truke: kontu korronte bat eta CaixaBankNow Banka Digitalaren zerbitzua irekitzea eta mantentzea, Espainiako finantza-erakunde batean helbideratutako eurotako txekeen sarrerak, eta SEPA transferentzia estandarrak jaulkitzea eurotan, koroa suediarrak edo leu errumaniarrak, EBren barruan. Kontua ez da ordainduko % 0ko UTBa. % 0 ITNa. CaixaBank, S.A. IFZ: A08663619. Espainiako Bankuaren Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta 2100 zenbakiarekin, aurreordainketa-txartela eskaintzen duen erakundea da.

4. Kontuaren mantentze-komisioa 0 € da. Kontua ez da ordainduko % 0ko UTBa, % 0ko ITNa. imagin, imaginersGen S.A.ren marka komertziala, CaixaBank, S.A.ren agentea da, bere IFZ A08663619 da, inskribatuta dago Espainiako Bankuaren erakundeen erregistro ofizialean 2100 kodearekin eta aurreordainketa-txartela eskaintzen duen erakundea da.

NRI: 6705-2024/09542

© CaixaBank, S.A. 2025

  • Cookieen politika
  • Pribatutasun gidalerroak
  • Legezko Oharra
  • Interesgarriak diren tarifak eta informazioa
  • MIFID
  • Caixabank, S.A-ri buruzko legezko informazioa.
  • Sello de Excelencia EFQM (Abre en ventana nueva)
  • Western Europe
  • Banco más innovador (Abre en ventana nueva)
  • Certificación ISO
  • AQmetrix
Izena eman nazazu